27 DéC. 2025 - 05:40h Labanak saltsan urdaiazpikorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g labana, 200 g tipuleta, baratxuri ale bat, 75 g urdaiazpiko ondu, 50 ml salda, irina, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Labanak ur hotz ugaritan sartu eta 15 minutuz utzi. Atera eta urarekin garbitu. Beste 3 aldiz errepikatu eta atera.2. Txikitutako tipuleta eta baratxuria olioarekin erregosi. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.3. Eltze batean olio pixka bat berotu. Irina gehitu eta eragin.4. Salda bota eta etengabe irabiatu. Labanak sartu eta egosi, ireki arte. Urdaiazpikoarekin bete eta txikitutako perexila bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g labana, 2 baratxuri ale, 75 g urdaiazpiko ondu, ardo zuria, koilarakada txiki bat piperrauts, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Labanak aurreko errezetan bezala garbitu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Baratxuriak igotzen hasten direnean, labanak eta zurrusta bat ardo gehitu eta arin erregosi, labanak ireki arte3. Labanei azalak kendu eta saltsan sartu.4. Zartagin batean txikitutako urdaiazpikoa olio pixka batekin erregosi. Piperrautsa bota eta eragin.5. Labanei urdaiazpikoa bota eta minutu batez berotu.