09 JAN. 2026 - 05:58h Kuia, gazta eta granada entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatEskarola eta errukula, 350 g kuia, 50 g urdaiazpiko ondu, 100 g ahuntz gazta fresko, 60 g pinazi, granada bat. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, gatza. Zailtasuna 1 1. Kuia zuritu eta zatitu. Azpil batean jarri eta paperarekin estali. Urdaiazpikoa bi paperen artean jarri. Biak labe beroan sartu, 180 gradutan, 15 minutuz. 2. Eskarola eta errukula garbitu, ondo xukatu eta moztu.3. Zartagin batean pinaziak gorritu, su oso eztitan. 4. Granada erditik moztu eta koilaraka batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte. 5. Gazta dadotan moztu.6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Behar adina gatz bota.Plateretan osagai guztiak jarri, eta saltsarekin ondu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza, granada bat, 300 g kuia, 2 burrata, 150 g pistatxo. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, 2 koilarakada yogur, ziape koilarakada txiki bat, gatza. Zailtasuna 11. Kuia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Uraza garbitu, xukatu eta zatitu.3. Granadari aleak askatu. Pistatxoak zuritu.4. Saltsaren osagaiak irabiatu.Plateretan uraza, kuia, granada, pistatxoak eta burrata erdia jarri eta saltsarekin ondu.