14 JAN. 2026 - 05:12h Kinoa eta txirla zopak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 azenario, tipula bat, tomate bat, apio zatitxo bat, 150 g kinoa, 1,5 litro arrain salda, 300 g txirla, kombu alga zatitxo bat, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 1 1. Kombua uretan beratu, bigundu arte. Txikitu.2. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Tomatea zuritu eta birrindu. Apioa txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Kinoa garbitu eta zartagin batean pixka bat erre.5. Barazkiei kinoa, apioa, kombu eta salda gehitu, eta 15 minutuz egosi. 6. Txirlak garbitu eta eltze batean jarri. Estali eta egosi, txirlak ireki arte. Bota duten salda zopari gehitu eta behar adina gatz bota.7. Plateretan txirlak eta zopa jarri. Txikitutako perrexila bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 porru, tipuleta bat, 150 g kuia, 150 g kinoa, 300 g txirla, 1,5 litro arrain salda, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.2. Kinoa garbitu eta pixka bat erre. Txirlak gabitu eta ur pixka batekin egosi, ireki arte.3. Barazkiak eginda daudenean, kinoa eta saldak gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.4. Plateretan txirlak eta zopa jarri.