GAIAK

Babarrun gorri eta arroz hanburgesak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g babarrun gorri, 90 g arroz integrala, tipuleta bat, azenario bat, 100 g erremolatxa, irin integrala, kurkuma, jengibrea, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Babarrunak eta arroza garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Biharramunean xukatu.
2. Presio-eltze batean urarekin eta gatz pixka batekin jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta irabiagailuarekin pixka bat nahasi.
3. Tipuleta txikitu eta olio pixka batekin erregosi.
4. Birrindutako azenarioa eta erremolatxa gehitu eta erregosi.
5. Babarrunak, arroza, barazkiak, kurkuma, jengibrea eta gatza nahastu.
6. 16 bola egin eta zapaldu, irin integraletik pasatu.
7. Plantxa bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, gorritu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
100 g babarrun gorri, 100 g arroz integral, 150 g tipula, 150 g kuiatxo, arrautza bat, irin integrala, olioa, zilantroa.

Zailtasuna                             2

1. Babarrunak eta arroza aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Birrindutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Babarrunak, arroza, barazkiak, arrautza, gatza eta txikitutako zilantroa nahastu.
Aurreko errezetan bezala bukatu.