09 FéV. 2026 - 05:16h Oilasko, azenario eta fideo zopak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g oilasko izter, 2 oilasko hego, 3 azenario, apio zati bat, 125 g fideo, tipula hautsetan, baratxuri hautsetan, perrexila, ura, gatza. Zailtasuna 1 1. Eltze batean zerrendatan moztutako azenarioak olio pixka batekin erregosi.2. Oilasko izterrak eta hegoak sartu eta arin erregosi.3. Urarekin estali eta apioa osorik sartu. Ordu betez egosi. Behar adina tipula, gatz eta baratxuri bota.4. Oilaskoa atera, azala eta hezurrak kendu eta haragia papurtu. Apioa atera eta ez erabili. Fideoak sartu eta 4 minutuz egosi. Txikitutako perrexila bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g oilasko izter, tipula bat, 3 baratxuri ale, 400 g azenario, apio zati bat, 125 g fideo, ura, gatza. Zailtasuna 11. Zerrendatan moztutako tipula eta txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.2. Eltze batean oilasko izterrak, zerrendatan moztutako azenarioak eta apioa osorik 2 litro urarekin ordu betez egosi. Apioa atera eta ez erabili. Oilaskoa atera, azala eta hezurrak kendu eta haragia papurtu. Azenarioa saldan utzi.3. Salda eta tipula sutan jarri. Salda egosten hasten denean, fideoak gehitu eta 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.Bi errezetak egositako arrautzarekin lagundu.