14 AVR. 2015 Eñaut Martikorena garaile Osinalde sariketan Eñaut Martikorena izan zen larunbat gauean Gabiriako Osinalde Elkartean jokatu zen bertsolari gazteen 44. Osinalde sariketako irabazlea. Antolatzaileen esanetan, finalera sailkatutako sei bertsolarien lanaz gozatzera 200 lagun inguru batu ziren, eta Martikorenak eskuratu zuen garaipena.