20 JUIL. 2015 Faxismoaren aurka borrokatu zirenei omenaldia GARA BILBO CNT sindikatuak faxismoaren aurka borrokatu ziren militanteak omendu zituen atzo. Hala, zentralaren arduradunak bertaratu ziren eta azpimarratu zuen matxinada sozialaren alde egin zuten borroka inoiz ez dela ahaztuko. Omenaldia Artxanda mendian dagoen “La huella” izeneko monumentuan egin zuten, eguerdiko hamabietan. CNTko kideak ziren eta «mundu berri baten alde» borrokatu ziren emakume eta gizonak gogora ekartzea zen helburua. «Urte batzuk geroago Europa osoa suntsitu zuen faxismo horri aurre egitea posible zela erakutsi zuten, baita kapitalismorik gabe bizi daitekeela ere», aipatu zuten CNTkoek.