31 JUIL. 2015 Baztango mutil dantzan jarrera baztertzaileak salatu dituzte Emakumeen dantzatzeko eskubidea aldarrikatzen duen Plazara Dantzara herri ekimenak Baztanen mutil dantzaren inguruan izan diren jarrera baztertzaileak salatu zituen. Era berean, azkenaldian euren helburua lortu dutela azaldu zuten, alegia, dantza ez parekiderik ez egotea. Baztandarren Biltzarrean mutil dantza baztertzailea dantzatu behar zuten, egitarautik kanpo, baina emakumeak agertu zirenean amore eman zuten. Elizondoko jaietan ere berdina gertatu zen.