24 AOûT 2015 KANPORAKETA Alberdi, Resano eta Kortxero ere Bigarren Mailara igotzeko borrokan izango dira Jon LEUNDA Alberdik, Resanok eta Kortxerok lortu zuten atzo Euskal Herriko Hirugarren Mailako finala jokatzeko txartela, eta txapelaren lehian lehendik sailkatuta zeuden Arria V.arekin, Kañamares IV.arekin eta Eneko Saralegirekin ariko dira. Gorritin jokatu zen atzo bigarren kanporaketa, jende askoren aurrean. Lau kana-erdiko ebaki behar izan zituen bakoitzak, eta hiru txandatan lehiatu ziren. Hirugarrena izan zen zen saioko ekitaldirik onena. Alberdi azkoitiarrak, irabazteaz gain, itxura bikaina eman zuen, eta askoren ustez finalean Arriarekin batera Bigarren Mailara igotzeko faborito nagusia izango da. Lan guztiak burutzeko 9 minutu eta 46 segundo behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Resano, eta nafarrak azkoitiarrak baino bi segundo gehiago behar izan zituen. Hirugarren sailkatu zen Kortxero 24 segundora. Hiru hauentzat izan zen saria. Atzetik, Pellejero (10.49), Xabier Mindegia (11.10), Kintana (11.26), Urteaga (12.39), Lekue (14.06), Oregi (14.19), Aranberri (15.27) eta Uria (26.37) sailkatu ziren. Bi jardunaldietako denborak batuta, Arria V.arena izan da denborarik onena.