12 NOV. 2015 Sakanako plan estrategikoari buruzko kezkak argitzeko batzarra bihar GARA IRUÑEA Sakanako Merkatarien Elkarteak, Sakanako Bidelagun turismo elkarteak eta Sakantzen Sareak dei egin die eskualdeko herritarrei bihar, 18.30ean, Lakuntzako Mankomunitatearen egoitzan egingo den batzar irekian parte hartzera. Sakana2020 Plan Estrategikoa (SPE) baliabide ekonomikoz hornitzeko Nafarroako Gobernuarekin abiatu beharreko negoziazioaren gaineko kezkak bultzatuta egin dute deialdi hori. Bailarako udaletxeetako alderdi politiko guztiek adostu duten plan hori, «krisiaren eraginak konpontzeko ibilbidea erakusten duena» eta «tresna ezinbestekoa» dena, Nafarroako Parlamentuak onartu zuen iragan urtarrilean. Gainera, mozioan, Gobernuari beharrezko baliabideak bidera ditzan eskatu zitzaion. Hala, Nafarroako Gobernuak plan honen aldeko «apustu sendoa» egiteko unea dela aldarrikatu dute elkarteek.