GARA Euskal Herriko egunkaria

GIPUZKOAKO DOMINA, URBELTZ ETA ARREGIRI


Euskal Herriko dantza tradizionalen berreskurapenean lan eskerga egindakoak dira Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista eta Marian Arregi musikaria. Urteak daramatzate elkarrekin; bai alor pertsonalean, baita profesionalean ere. Argia dantza taldeko zuzendari eta kide dira biak, eta hamarkadetan egindako lanari esker ona agertu zieten atzo Donostian jaso zuten Gipuzkoako Dominarekin.Jagoba MANTEROLA | ARGAZKI PRESS