31 DéC. 2015 KLIK Egur pilak urtea agurtzeko Urtea agurtu eta berriari ongi etorria emateko badira mundu zabalean lekuak adina usadio. Jatekoarekin dute harremana hainbatek, suarekin beste makina batek, Herbehereetan kasu. Hagako Scheveningen barrutian ehunka eta ehunka palet pilatu dituzte azken egunotan Urtezahar gaueko ospakizunak prestatzeko. Dozenaka lagunen lana eta eskailera handi bat ezinbestekoak izan dira Urtezahar gauean sutan erreko duten egitura osatzeko.Bart MAAR | AFP