GARA Euskal Herriko egunkaria

Urrezko Aizkolarien Kopako finala, gaur Asteasun


Urrezko Aizkolarien Kopako eta Urrezko Harri-jasotzaileen finalak jokatuko dira gaur, 17.00etan, Asteasuko pilotalekuan. Aizkoran, Otaegi, Azurmendi eta Atutxa lehiatuko dira. Azken hau da faboritoa. Harri jasotzen, Izeta II.a, Izeta IV.a eta Eizmendi neurtuko dira. Izeta II.a da faborito.