08 JAN. 2016 Ainhoa Etxaidek aurtengo mobilizazioek duten garrantzia nabarmendu du GARA BILBO Duela urtebete, Guardia Zibila LABen Bilboko egoitzara sartu zen, ordu batzuk lehenago presoen alde Sarek deitutako manifestazio ikusgarrian bildutako dirua bahitzeko xedez, eta atzo sindikatu abertzaleak elkarretaratzea egin zuen egoitza horretan, besteren artean biharko Bilboko eta Baionako mobiliza- zioetan parte hartzera deitzeko. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak guardia zibilek egindakoa gogora ekarri zuen prentsaren aurreko adierazpenetan, eta aipatu zuen «elkartasuna zigortu eta kriminalizatu» nahi izan zutela «Madriletik zuzendutako operazio politiko-judizial-mediatikoarekin». «Sare errepresioaren mehatxupean itotzeko asmo argia erakutsi zuten eta urrats berria ematen saiatu ziren preso politikoen eta Euskal Herriaren arteko edozein lotura mozteko», laburbildu zuen, nabarmenduz, gainera, «urtebete lehenago abokatuak eta kolektiboaren bitartekariak eraman zituztela». Ildo honetan, salatu zuen «euskal preso politikoak bakar-bakarrik eta isolatuak» nahi dituztela, «mendeku egarriz jokatzen dutelako», eta «helburu politiko argi» batekin: «presoak txikitzea, amore eman dezaten eta Estatuak hainbestetan amestu duen damuaren bidea har dezaten». Edonola ere, eraso hauen gainetik «elkartasuna eta euskal presoen eskubideen aldeko aldarria gailendu» direla nabarmendu zuen, azken asteetan izandako mobilizazioak eta biharko manifestazioak aipatuz. Hain zuzen, LABeko idazkari nagusiak uste du aurtengo mobilizazioek «garrantzi berezia badutela», Estatu espainoleko Gobernu berria osatzear dagoelako, testuinguru politiko berrian gainera. «Euskal preso politikoen auzia behingoz konpontzea gobernuaren agendan egotea nahi badugu aldarrikapen hau indarrez iritsi behar da Madrilera. Euskal Herrian indar hori badagoela erakutsi behar dugu», azaldu zuen ildo horretan. Etxaidek LABeko afiliatu, kide eta lagun guztiei dei egin zien Bilboko eta Baionako kaleak betetzeko, eta bere aldetik iragarri zuen sindikatuak, lan munduan presoen eskubideen aldeko borroka indartzeko premia ikusirik, ekimen eta urrats berriak egiteko prest dagoela. «Guztioi dagokigu urrats bat aurrera egitea 2016an konponbideetan aurrera egin dezagun», esanez bukatu zuen buruzagi sindikalak. 40.000 FOLLETOS Bagoaz informó ayer de que ha distribuido 40.000 folletos informativos sobre la situación de los presos y sus demandas en Ipar Euskal Herria. El movimiento social quiso agradecer su esfuerzo a todos los voluntarios que les han ayudado en esta tarea divulgativa. «AMETSEN LIBURUA» “Ametsen liburua”, el libro que recoge los sueños de más de cuatrocientos presos y exiliados, estará presente en las movilizaciones. Podrá adquirirse junto al escenario del final de la marcha en Baiona, y en la sede de Astero –Gran Vía 2, 4º– en Bilbo, de 16.00 a 20.00. LASTERBIDEAN Lasterbidean ha hecho un llamamiento para reunir a la mayor cantidad de gente que esté dispuesta a correr contra la dispersión entre las 11.00 y las 15.00 horas en el Arenal. Pondrán una cinta eléctrica para que quien quiera pueda dar unas zancadas y «restar kilómetros a la dispersión».