13 JAN. 2016 Maria Urcelayk eta Ainhoa Jauregik «Malmö» taularatuko dute Arriagan Sentimenduetan barna egindako bidaia proposatzen du gaur eta bihar Khea Ziater taldeak. Maria Urcelay eta Ainhoa Jauregi ditu protagonista Alex Gerediagak zuzendutako lanak. Adiskidetasuna du ardatz antzezlanak, eta apurtezina zirudiena apurtzean eta traizioa gertatzen denean sortzen diren sentimenduei buruzko erretratu gisa deskribatu dute konpainiako kideek. Sentimendu horien artean ezinikusia eta mendeku beharra daude. Arriaga antzokiko bi emanaldiak 20.00etan izango dira.