GARA Euskal Herriko egunkaria

Wikipediak 15 urte


Hamabosgarren urteurrena ospatu zuen atzo Wikipedia sareko entziklopedia ezagunak eta deigarriak diren datu ugari pilatuta egin du, gainera. Hilabetero 500 milioi erabiltzailek bisitatzen dute eta bere baitan 38 milioi artikulu jasoak ditu 250 hizkuntzetan, tartean euskaraz.

Jimmy Wales burtsa langile ohiak eta garapenean aditu Larry Sangerrek aurrekontu apalez sortu zutenetik, 80.000 boluntario batzea lortu dute eta haiek egunero-egunero 7.000 artikulu berri egiten dituzte. Hain denez handia haien emaria, egun irakurle arrunt batek 21 urte beharko lituzke sareko entziklopediak batutako edukiak irakurri ahal izateko.

Zenbakiez harago, edukien gaineko datu deigarriak ere zabaldu dira. 2005. urtean “Nature” aldizkariak egin zuen ikerketa batek aditzera eman zuen Wikipedia Britainiar Entziklopedia bera bezain fidagarria dela. Zientzia gaiei lotutako 42 artikulu aztertuz ondorioztatu zuten batez beste sarrera bakoitzeko zehaztugabetasunik ez duten lau datu zeudela, eta euren analisian zortzi hutsegite larri topatu zituztela adierazi zuten.