27 JAN. 2016 JO PUNTUA Erabaki eredugarriak Fredi Paia Bertsolaria Paseo bat ematen nabil Jokoen Teoriari buruzko testuetan, baina ez dut aurkitzen mehatxupeko egoeretan hartzen diren erabaki estrategietan «eredu garri» kontzeptua. Txarren artea n onena, eta antzeko deskribapenak azaltzen dira erabakiaren araberako saria ez ezik zigor esplizitua duten aukerak agertzen diren kasuetan. Estrategia «eredugarri» edo «irabazleek» aurkariaren erabakiarekiko nahiko independenteak izateko ezaugarria izan ohi dute. Aurkariaren erabakiarekiko dependentzia gutxik o kasuak izan ohi dira. Gure helburua kostu txikienarekin lortzen dutenak ez ezik, irabazi gehien sortzen dizkigutenak ere badira «eredugarri» edo «irabazleak». «Kostu txikienaren» kontzeptua, ostera, irabaziena lege z , erlatiboa da. Eta behatzaile bakoitzaren kasuan ezberdina izan liteke. Erabaki pertsonalak eskatzen dituzten kasuetan pertsona adina kostu kontzeptu egon li teke. Bakoitzaren iragana ba lantzaren plater batean dago, etorkizuna bestean. Irizpide aldaketek plater bakoitzean ipin litezkeen gauzak birdefinitzen dituzte. Eta «oportunismo» hitza Jokoen Teoriako liburu guztietan agertzen da, behin eta berriz. Oportunismoa zer den ere ez da egia borobil bat. Kulturetan ezberdin hautematen da. Batzuentzat beti da bekatu. Beste batzuentzat abagunea aprobetxatzen jakitea biziraupenaren printzipio unibertsala da. Guztiok onartu ohi dugu beste inori eragiten ez dion kasuetan. Kasu horiek, ordea, ia ez dira existitzen mundu guztiz interkonektatu honetan; are gutxiago, arazoak kolektiboak direnean. Baina gizarte guztiak praktikatzen du oportunismoa garrantzi handieneko erabakietan. Inork ez du besteengan pentsatu, ordain zezakeen eta gustatzen zitzaion etxea aurkitu eta gero. Sekula ez ditugu etxebizitza zerrendak egin eta etxe bakoitza irizpide adostuen arabera asanbladan ondoen zegokionari banatu. Badakit ez garela harrizkoak. Ez da hori harritu nauena. Guztiok onartu ohi dugu oportunismoa beste inori eragiten ez dion kasuetan. Kasu horiek, ordea,