12 FéV. 2016 Sortuk Lomceren probei planto egitea babestuko du GARA BILBO Lomce aplikatuz egingo diren azterketei «planto egiteko ekimenak babestu eta indartzeko konpromisoa» azaldu zuen atzo Sortuk. Izan ere, legearen aplikazioa arautzen duten dekretuak «bertan behera utzi» eta hezkuntza komunitatearekin batera hezkuntza sistema propioa» garatzeko «urrats trinkoak» exijitu zizkien Nafarroako eta Lakuako gobernuei. Alderdi independentistak salatu zuenez, Nafarroan ikasturte honetan 3. eta 6. mailako azterketak egingo ez badira ere, datorren ikasturtean 6. mailako azterketa egin dadin pilotajea egin da dagoeneko eta EAEn Heziberri «Lomceren euskal aplikazioa izaten ari da».