29 FéV. 2016 Zabalik dago Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea Euskal Zine Bilera, euskara hutsean egindako filmak soilik onartzen dituen zinema jaialdia, 39. edizioa prestatzen dabil eta jada zabaldu du lanak aurkezteko epea. Interesdunek uztailaren 31ra arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera. Aurten jaialdia ohi baino hilabete lehenago egingo da, urriaren 16tik 23ra.