01 MAR. 2016 KLIK Gorbeiak baditu bere pintxo eta gozokia Sabela gozatzeko moduko asteburua izan dute Zuian, Miniature kongresuaren baitan. Igandean eginiko lehiaketan, hemendik aurrera Gorbeia Pintxoa izena izango duen pintxoarekin (goikoa) gailendu zen Amaia Torres; eta bezperan, Eduardo Bizkarrak sortu eta errege-sagar gozokiz betetako gazta gailetak irabazi zuen Gorbeia Gozokia izendapena. Argazkiak: GARA