15 MAR. 2016 KLIK Tximistaren joa Adarramendin Igande gauean ekaitzak gogor astindu zuen Buruntzaldea: trumoiaren danbadak handiak izan ziren oso, eta tximistak gogotsu argitu zuen zerua sarri-sarri. Dena den, aurreko egunen batean ere astindu zuen ingurua ekaitzak, itxura guztien arabera tximistaren joak zartatu baitu bitan Adarrako tontorraren seinale lana egiten duen postontziaren euskarria den harritzarra. Argazkia igande goizekoa da.URNIETAKO ZANPATUZ MENDI TALDEA