17 MAR. 2016 KLIK Sardui, oholtzatik Batzarretara Gatibu taldeko abeslari eta liderra, aurretik Exkixun jarduna, ETBn ere sartu-irtenen bat egindakoa aurkezle lanetan... eta atzodanik Bizkaiko batzarkide. Duela hilabete Gernikako Juntetxeko gonbidatuen tribunan ikusi zuenean harritu zenik ere izan zen, EH Bilduko Idoia Fernandezen tokia hartzekoa zela jakin zen arte. Atzo egin zuen karguaren zina eta, argazkian ageri denez, hainbati irria pizteko aukera ez zuen galdu gernikarrak.Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS