01 SEPT. 2016 Kirolean ere abereak babesteko dekretua Alfontso DIEZ Foru arau berria onartu du Bizkaiko Aldundiak, kirol probetan parte hartzen duten abereen babesa indartzearren. Osasun eta identifikazio arloko kontrolak zehazten ditu dekretuak, baita tratu txarrak eta dopatzea eragoztera bideratutakoak ere. Bizkaiko Federazioak onartutako herri kiroletan aplikatuko da, idi eta zaldi demetan, esaterako. Dopatzeari dagokionez, honela definitzen du orain jarduera hori: aberearen otzantasuna, prestutasun fisiko handiagoa edota portaera naturalaren aurkako beste edozein efektu helburutzat duten anestesia, droga edo bestelako produktuen erabilera. Dopatze kasuetarako zigorrak gogortzea ere ekarriko du: baserria lau urtera arte ixteko ahalmena, ganadutegiko abere guztiei proba orotan parte hartzeko behin-behineko debekua, dopatzearen aurkako frogen kostuaren ordainketa... Badu beste neurri berritzailerik ere: adibidez, herri kiroletarako abereak dituzten ekoizleen erregistroa sortuko du, besteetatik ezberdinduz; eta demetako epaileen egitekoak zehazten ditu, abereak babestearen arloari dagokionez. Demetan parte hartzen duten idi eta zaldienkontrola eta osasuna bermatu nahi duBizkaiko Aldundiaren foru arau berriak, etadopatze kasuetarako zigorrak handitu ditu