18 JAN. 2017 EMAKUMEEN MUNDU MARTXAK ERASOA SALATU DU DONOSTIAN Emakumeen Mundu Martxak deituta, hamarka lagun elkartu ziren atzo iluntzean Donostiako Bulebarrean izandako mobilizazioan, Sara Majarenas euskal presoaren bi urteko alaba Izarrek jasandako erasoaren kontra. Valentzian, Euskal Herritik ehunka kilometrora espetxeratuta dagoen Majarenasi eta haren alabari gertatutako eraso sexista gaitzesteaz gain, sakabanaketa politikaren eta espetxeen izaera patriarkalaren ondorio lazgarriak ere salatu zituzten.A.CANELLADA | ARGAZKI PRESS