26 JAN. 2017 Sindikatuek lan «irregulartasunak» sumatu dituzte Azti-Tecnalian ELA eta LABen esanetan, Azti Fundazioko Zuzendaritzak kategoria igoerak arautzen dituen akordio kolektiboko atal garrantzitsu batzuk «ez betetzea erabaki du». Diotenez, zuzendari nagusia aldatu zenetik «milagarren gatazka kolektiboa da hau». Hori dela eta, fundazioan erdietsitako akordioak betetzea eta erakundeko gatazkak amaitzea eskatzen dute. Aztik 2015ean Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eskuratu zuen, nahiz eta gatazka ugari izan langileen artean. Alta, horrek ez ditu sindikatuak harritzen, saria ematen duen Euskaliteko zuzendaritzan Confebask dagoelako, «lan-eskubideen babesaren adierazgarri ez dena».