03 FéV. 2017 Eresbilek eta Xenpelarrek lankidetza hitzarmena sinatu dute GARA donostia Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak urteak daramatzate bertsolaritzaren musika eta ikus-entzunezkoen tratamenduan auzolanean, elkar lagunduz eta osatuz. Aste honetan lankidetza horretan sakondu dute hitzarmen bat sinatuz. Horren helburua, musikaren eta bertsolaritzaren ikus-entzunezko ondarearen zaintzak eta zabalkundeak egun dituen erronkei hobeto erantzutea da. Hala, bi erakundeek euren eskarmentua eta ezagutzak trukatuko dituzte herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz. Halaber, musikaren eta munduko kantu inprobisatuen inguruko elkarlana ere bultzatuko dute Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez.