18 FéV. 2017 Tafallan abiatuko da gaur Nafarroako Bertsolari Txapelketa GARA TAFALLA Saio bikoitzarekin hasiko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Gaur Tafallan jokatuko da lehenengo final-laurdena eta bihar, bigarrena, Auritzen. Tafallako hitzordua 17.30ean jarri dute antolatzaileek. Kulturgunean sei bertsolari: Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman. Auritzen ordu berean jokatuko da bigarren final-laurdena, herriko Kultur Etxean. Lehian ariko dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda. Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasatuko dira zuzenean. Gainerakoek itxaron egin beharko dute fasea amaitu artean.