GARA Euskal Herriko egunkaria

GARA-K ESKUA EMAN DIO LASTER ABIATUKO DEN KORRIKARI


Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia eta Asier Amondo 20. Korrikaren arduraduna hartu zituen atzo GARAko zuzendari Iñaki Sotok Donostiako erredakzioan. Euskararen aldeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten. Bi aste baino ez dira falta Otxandiotik Iruñera «BatZuk» leloa zabalduz lasterka egiteko eta GARAk ere prest ditu zapatilak.

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS