GARA Euskal Herriko egunkaria

Sortzen-ek ikasle greban parte hartzeko deia egin du


Sortzen elkarteak atzo hezkuntzako grebarekin bat egin ondotik, gaurko ikasle greba ere babesten du eta horren harira antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu zuen igorritako ohar baten bidez. «Inposaketen aurrean Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa behar dugula diogu beste behin. Denon artean adostutako hezkuntza sistema propioa. Ez espainiar, frantziar eta euskal eliteen mesedetan diseinatutako sistema», azpimarratu zuen.