GARA Euskal Herriko egunkaria

Abian da AT bidesaria 12.000 garraiolari baino gehiagorentzat

Martxan da Gipuzkoan egunero 12.000 kamioilariri eraginen dien AT bidesaria. Aurrerantzean 3,5 tonatik gorako kamioiek kanona ordainduko dute N-1etik eta A-15etik igarotzean. Markel Olano ahaldun nagusiak albiste pozgarri gisa aurkeztu du; garraiolariak, ordea, kezkatuta daude izanen dituen ondorioekin.


Astelehen gauerditik abian da Gipuzkoan egunero 12.000 garraiolariri eraginen dien AT bidesari sistema. Hemendik aitzinera 3,5 tonatik gorako kamioi guztiek kanona ordaindu beharko dute N-1etik eta A-15 autobidetik igarotzean. Markel Olano ahaldun nagusiak eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituren diputatuak albiste pozgarri gisa aurkeztu zuten atzo goizean sistemaren abiatzea. «Uste dugu hori dela etorkizuna: erabileraren arabera ordaintzea. Europar Batasunaren aginduak dioen bezala, horixe da bidezkoena errepideak egoera onean edukitzeko», adierazi zuten Bidegik Zarauzko ordainlekuan duen kontrol zentroan.

«Errepide nagusi horiek mantentzeko lehen erabili behar izaten genituen baliabideak, hiru milioi euro, gipuzkoarren ongizaterako erabili ahal izango ditugu orain», esplikatu zuen Olanok. Zehaztu zuenez, kanon berri honekin 9 milioi euro jasotzea espero dute. Horietatik hiru milioi errepidea bera hobetzeko baliatuko dituzte (bihurguneak leuntzeko, proiektu berriak gauzatzeko...), bertze hiru mantentze lan arrunterako, eta gainerako hirurak AT sistemaz arduratuko den enpresa kudeatzailearentzat izanen dira.

«Injustizia» bat zuzendu

Irun eta Etzegarate artean ibiliko diren kamioilariek ordainduko dute bidesaria, egunero N-1etik pasatzen diren 12.000 kamioilari pasatxoek, alegia. N-1 errepidea Europa zeharkatzen duten bideen ardatzean dagoenez, errepidea baliatzen duten garraiolarietako aunitz kanpokoak dira. Azken bi hilabeteotan sistema probatzerakoan eskuratu dituzten datuen arabera, %60k Estatutik kanpoko matrikulak dituzte.

Orain arte Europa zeharkatzen duen bide hori erabiltzaileek ordaindu beharrean gipuzkoarrek beren zergekin ordaindu dutela eta hori ez zela bidezkoa erran zuen ahaldun nagusiak. «Sistema honekin zuzendu egin dugu hori». N-1a azpiegitura zaharra dela eta esku-hartzea behar duela erantsi zuen. «Atzerriko garraioak ere egin behar du hor ekarpena».

Estatuan AT bidesariarena sistema berritzailea dela eta ongi ezartzeko ikuspegi juridikotik eta teknikotik lan handia egin dela ere azaldu zuen. Bidegi eta Bide Azpiegituren Saila zoriondu zituen ahalegin horregatik.

Ahaldun nagusiak azpimarratu zuen normaltasunez zihoala sistemaren abiatzea. Hala islatzen zen kontrol zentroko pantailetan ere. Baina egia da dei ugari jasotzen ari zirela goizean Bidegin, auto gidarienak, kamioientzat jarritako arkuetatik pasatzean euren VIA-T gailuak soinua egin zuela-eta kobratuko ote zieten kezkaz. Horregatik lasai egoteko erantzuten zieten, Abiatu ez bertze sistema guztiek soinua egiten dutela baina 3,5 tonatik gorako kamioiak ez badira ez dietela deus kobratuko argituz.

Hiru puntutan kokatu dituzte kamioientzako bidesarien arkuak, Irun, Andoain eta Etzegaraten. Tarifak egindako ibilbidearen luzeraren araberakoak dira. Preziorik txikiena (0,56 euro) Andoaingo arkua igarotzen duten lehen motako kamioi astunek ordaindu behar dute (3,5 eta 12 tona artekoak); handiena (6,89 euro), berriz, Irun eta Etzegarate arteko bide osoa egiten duten bigarren motako kamioi astunek (12 tonatik goitikoak).

Trafikoa orekatzea xede

Gipuzkoako ahaldun nagusiak nabarmendu zuen AT sistemaren bertze helburu bat trafikoa orekatzen laguntzea dela. «Hainbat kamioilarik N-1etik AP-8ra eta AP-1era joko du aurrerantzean eta horrek eragin positiboa izango du gure errepide sarean, N-1eko trafikoa arindu eta besteetakoarekin banatuko baita». Zehaztu zuenez, kanon berriaren ondorioz, egunero 1.500 garraiolarik hartuko dute AP-1a, N-1aren ordez.

Gaineratu zuen aurrerantzean datu pila bat izanen dituztela errepideetako fluxuak xehe aztertzeko eta, horri esker, «askoz ere egokiago» kudeatzen ahalko dituztela.

Oiarbidek emandako datuen arabera, astelehen gauerditik atzo goizeko zortzietara 5.500 kamioi pasatu ziren bidesari berria kobratzeko hiru arkuetatik. Horietatik %75ek jada bazuten VIA-T gailua; hortaz, automatikoki kobratu zitzaien. Gainerakoek txartelarekin edo diruz ordaindu zuten. Oroitu zuen otsailaren 9tik aitzinera VIA-T edo gailu baliokideak erabili beharko direla.

Kazetari ugari bildu zen Bidegiren Zarauzko egoitzan eta azken elurtean N-1a blokeatuta gelditu zelako kontuak eskatu zizkioten Olanori. «Kamioi batek guraizearena egiten badu Etzegaraten, garabi bat eraman behar da eta beste norabideko erreia moztu. Orduak behar dira kamioi hori errepidetik ateratzeko. Hori ezin da elurra kentzeko makina gehiagorekin edo gatzarekin zuzendu. Neurri handi batean, kulturarekin eta kamioilari batzuen portaerarekin du zerikusia». Instituzioen arteko elkarlana eta koordinazioa aipatu zituen egoera horiei aurre hartzeko bide bezala.

CNTC komiteak bidesaria ez ezartzeko deitu zuen grebaz galdetuta, ez duela Gipuzkoan eragin handirik izan aipatu zuen. «Greba hau ez du inork egin, ezta antolatu dutenek ere», baieztatu zion GARAri Patxi Agirre kamioilari legazpiarrak. «Azken momentuan sektorearen aurrean justifikatzeko egin da, esateko saiatu direla zerbait egiten eta ez dutela lortu».

Kamioilarien kezka

Hiru-ko kideak kontatu zuenez, berari pertsonalki ez dio eragiten bidesari honek, Goierri, Deba eta Gasteiz aldean ibiltzen baita eta N-1etik gutxi pasatzen baita momentuz. «Gure bezeroen lanen arabera da hori. Gehiago eragingo dit Deskargako peajea zabaltzen duten garaian, Bergara eta Elgoibar alde horretatik ibiltzen bainaiz, egunean bi eta hiru bidaia eginez. Lau bezero dauzkat eta laurekin hitz eginda daukat peajeak kobratu behar ditudala, diru mordoa daeta».

Ezinegona eta kezka sumatu du kideen artean. «Kontuan hartu behar da Beasain, Ordizia eta Ormaiztegi alde horretan enpresa oso garrantzitsuak daudela: CAF, Indar, Olaberriko Mittal, Irizar… Eta horiek lan asko egiten dute Sakanako, Aguraingo, Iruñeko eta Gasteizko enpresekin. Mugimendu handia dago hor. Hormigoi plantak daude materialak ekartzen dituztenak Olatzaguti eta Altsasutik eta horiek ere oso kezkatuta daude; diru asko suposatuko die. Mila euro agian hilabetean kamioiko».

Agirreren ustez, ondorio hagitz larriak ekarriko ditu horrek: «Kamioia aparkatu beharra bati baino gehiagori».

 

«Ni asumimos que el peaje sea justo ni dejaremos de luchar»

Tanto Guitrans como Hiru coinciden en la consideración de que el más perjudicado por este nuevo peaje será el transportista guipuzcoano, quien, además de pagar los impuestos, deberá volver a sufragar las infraestructuras con el sistema AT. «Eso es discriminatorio y, además, injusto», concluye la organización patronal.

El sindicato de transportistas autónomos, por su parte, publicó ayer un comunicado en el que incide en que no se rinde: «Seguiremos luchando para que los peajes no destruyan un sector estratégico del que casi nadie (sobre todo los gobernantes) se preocupa».

Quisieron desmentir ciertas ideas que se han difundido a raíz de su actitud ante el paro convocado por el Comité Nacional de Transporte de Carretera, como la insinuación de que han obtenido rédito por no secundar la movilización («cuestión que, además de falsa, sería ilegal») o han tirado la toalla. «Ni asumimos que este peaje sea justo ni pararemos de luchar contra él».

Pidieron, además, a la Diputación que deje de darles las gracias por no secundar un paro que no consideran suyo, por llegar tarde y no compartir determinadas cuestiones como que serán los transportistas en tránsito los más afectados, cuando, por frecuencia de paso, serán los de aquí los más perjudicados. «No sean cínicos: están destrozando el transporte autóctono con políticas como esta, no tengan la poca vergüenza de agradecer nada a esos trabajadores que harán polvo en cada pitada de arco».

Al CNTC le preguntaron por qué no hacen un huelga de verdad y no trabajan en ningún punto del Estado. «Es bastante injusto decirle al vecino que no trabaje mientras ellos lo único que hacen es intentar no transitar por Gipuzkoa».

Hiru mantiene que este peaje es una gota más que acabará colmando el vaso de los transportistas y sostiene que hacen falta actuaciones integrales con la vista puesta en garantizar el futuro del transportista autónomo vasco. En ese sentido, invitó a las asociaciones del sector a que luchen, en conjunto, para conseguir medidas que dignifiquen este trabajo, tales como un plan contra las falsas cooperativas, haciendo frente al fraude laboral y social que suponen. «Sería necesario crear una factura propia para el transporte, además del establecimiento de un régimen sancionador por impago en caso de incumplimiento», planteó. GARA