GARA Euskal Herriko egunkaria

Abiatu da Madrilen haur lapurtuen inguruko epaiketa

Francoren garaian hasi zen fenomenoa, baina diktadorea hil eta gero ere ez zen amaitu. Ume lapurtuen inguruan azken hamarkadotan milaka salaketa aurkeztu badira ere, epaile eta fiskal gehienek delitua preskribatuta legokeela esan izan dute, eskuak ez zikintzeko. Atzo Madrilen hasi zen epaiketak (gaur jarraituko du) aitzakia horiek hankaz gora bota ditzake, ordea, lapurreta horien biktimek esan dutenez. Epaileek dute erabakia orain.


Hamarkadak pasatu dira Francoren garaian Estatu espainolean ume ugari lapurtu zituztela jakin zenetik, baina gaiaren inguruko lehen epaiketa ez da orain arte iritsi.

Akusatua Eduardo Vela 85 urteko obstetra da, Madrilgo San Ramon ospitalean lan egiten zuena. Ines Madrigal 49 urteko trenbideetako langileak Velari leporatu dio 1969ko ekainean bere ama biologikoaren ondotik apartatu eta bere jaiotza-agiria faltsifikatu zuela.

Bere adinari dagokion itxura zuen atzo akusatuak eta bere ahotsak ere gizon hauskor batena zirudien. Fiskaltzak 11 urteko kartzela zigorra eskatzen du medikuarentzat.

Velak 30en bat minutu egin zituen auzitegian, galderak erantzuten. Gaurko beste saio bat dago aurreikusita eta hortik aurrera epaileen azken erabakiaren zain geratuko da auzia, baina oraindik ez da zehaztu hori noiz gertatuko den.

Eduardo Velaren izena hedabideek argitaratutako artikuluetan eta herritarrek sortutako erakundeen salaketetan ere aspalditik ageri zen. Dagoeneko hilda dagoen Ines Perez Ines Madrigalen amaordea zen. Haren lekukotasunak eragin zuen Velak akusatuen aulkian eseri behar izatea.

Ume bat oparitu

Umerik izan ez zezakeen Ines Perezek ikertzaileei jakinarazi zien Eduardo Velak ume bat «oparitu» ziola. Hori bai, gauzak behar bezala egiteko, haurdunaldi baten plantak egiteko eskatu zion emakumeari. Ondoren, umearen ama biologiko deklaratu zuen.

Instrukzio epailearen aurrean, Velak orain bost urte adierazi zuen «irakurri gabe» sinatu zuela jaiotza-agiria. Dokumentu hartan esaten zen Vela bera erditzean izan zela. Akusatuak atzo ez zuen gogoan 2013an esandakoa. «Hori ez da nirea, ez dut gogoan», esan zuen bere sinadura erakutsi ziotenean.

Jendea txaloka zuela heldu zen auzitegira Ines Madrigal. 50en bat manifestarik «justizia» eskatu zuten bera iristean.

«Hau dagoeneko ez da nire kasua, gainditu egin du-eta. Jende guztiak daki herrialde honetan umeak lapurtzen zituztela. Ama batek ezin du inoiz bere semea ahaztu», adierazi zien kazetariei. Epaileen aurrean onartu zuen berarentzat egia ezagutzea «sekulako jipoia izan zela, emozionalki oso gogorra».

Las víctimas piden una ley que les «ampare de verdad»

Asociaciones de bebés robados esperan que el juicio que comenzó ayer en la Audiencia Provincial de Madrid, el primero sobre este tema, desemboque en una reforma legislativa que les «ampare de verdad». La presidenta de la Asociación Bebés Robados de Murcia, Inés Madrigal, explicó que el juicio supone un «día importante», pero también una situación «agridulce» porque, para llegar hasta este momento «se han archivado más de 2.000 casos en toda España».

Para Madrigal, lo principal para los afectados son «los reencuentros y las búsquedas» que no se están realizando. «Nuestras búsquedas tienen una fecha de caducidad porque los ascendentes, los que buscan hijos, son personas de edad avanzada y se mueren», dijo ante los medios. Pidió a las autoridades que promuevan «alguna ley consensuada para que policías y jueces se pongan a investigar y haya un cruce de datos». Según indicó, necesitan un «banco de datos gratuito de toxicología en donde se hagan pruebas fiables».GARA