09 JUIL. 2018 ETE LIGA Donostiarrak ETE Ligako lehen garaipena, etxean I. C. ETE (Emakumeen Traineru Elkartea) Ligako lehen lidergoa eman dio Donostiarra taldeari, etxean, Kontxako badian, jokatutako Emakumeen Donostiarra Kaiarriba La Bretxa Banderan lortutako garaipenak. Lehen estropada puntuagarria zen atzokoa, eta etxeko traineruak ez zuen hutsik egin. 11.23.68 denborarekin, 16 segundo atera zizkion Deusturi eta 21 Hibaikari. Segidan iritsi ziren Tolosaldea, Kaiku, Hernani, Lea-Artibai, Lapurdi eta Colindres. Camargo, berriro irabazle Gizonezkoetan, Camargok garaipena lortu zuen IX. Donostiarra Kaiarriba La Bretxa Banderan, larunbatean Mutrikun bezalaxe. Bigarren Donostiarra B izan zen; hirugarren, Santoña. Asteburuko bi estropaden ostean, Camargo liderra da, 52 punturekin, Getxo, bigarren (49), eta Orio, hirugarren (47).