10 FéV. 2019 AZPEITIA Ezkurdia-Ladis Galarzak ez dute azken hitza esan J.O. EZKURDIA-GALARZA 22 IRRIBAR.-ZABALETA 21 Oraindik euren aukerak murritzak dira, baina ostiraleko Irribarria-Zabaletaren aurkako partida ere ikaragarri zail jarri zitzaien Ezkurdia-Ladis Galarzari eta azken-azken orduan lortutako garaipenarekin bizirik jarraitzen dute nafarrek. Bere pareko aurrelariak erakutsi ez zuen erabakitzaile sena erakutsi zuen amaieran Ezkurdiak.