29 MAR. 2021 Bazen garaia Jon GARMENDIA Idazlea Pare bat banderola agertu dira Urruñan aste honetan, guttienez bi pankarta, «Parisiens rentrez chez vous, Vous êtes le Virus du Pays Basque» ziotenak (Alde hemendik, paristarrak zoazte etxera, zuek zarete Euskal Herriko birusa). Telegrameko lagun taldean mezuak goiz albatik hasi dira, argazkiak ikusgai, eta baten harridura ikurra, bestearen «non da?» galdera eta eztabaida piztu duen beste baten «Bazen garaia!». Merkatu aitzinean «Café a emporter» dastatzen dudan bitartean irakurri ditut lagunen aipamenak, eguzki galdatan, udaberriko eki izpiek badutelako kolore bizi bat, negu betean desberdintzen ez dena. Laurent ez dago ados banderolaren mezuarekin, Ipar Euskal Herrian lanpostu anitz turismoari esker sortu dela dio, eta haiek denak kolokan leudekeela paristar horiek gabe. Julienek erran dio mezua ez dela soilik turismoari lotua, baizik etxebizitzen prezio gorakadarekin duela zerikusia, Parisko apartamentua milioi bat euroan saldu, hemen 70 metroko bat 500 milan erosi eta birusaren garaiotan telelana eginda oparo bizi daitekeela paristar bat hemen, baina horrek etxeen salneurria garestitzen duela eta bi bizitza lan behar ditugula halako bat erosteko guk. Jokinek erantsi du eskandalua dela prezioak nola igo diren ikustea, nehor guttik salatzen duela hori, egun, kolonizazio prozesu baten zurrunbiloan itota gaudela, hau gentrifikaziotik harago doala, eta kostatik barnealderako exodoa baizik ez zaigula geratzen euskaldunoi. Joanak, Euskal Herria ez dela salgai erran baina euskaldunak garela saltzen lehenak, eta espekulatuz gainera, besteek bezalatsu. Laurentek erran dio ados dela berekin, eta banderolara itzuliz, mezu horrek herra eta xenofobia transmititzen dituela, hobeki azaldu behar direla halakoak, ulerterrazago, Iparretarrak erakundeak egiten zuen bezala. Joanak erantzun dio IK gaiztagin gisa ikusten zuten anitzek orain arrazoi zutela diotela. Eztabaida karrikan da, eta tira Humphrey Bogartek Ingrid Bergmani Casablancan erran bezala: beti geldituko zaigu Paris. Un par de banderolas han aparecido esta semana en Urrugne, dos pancartas con el lema ��Paris, rentrez, Vous, le Virus du Pnuestr��� basque�� (Por aqu��, os vais a casa los Par��s, sois vosotros y vosotras del Pa��s Vasco).