30 JUIN 2021 BEGIRADA Okupazioa, brebeta euskaraz egin ahal izateko Atzo amaitu zuten brebeta kolegioetako ikasleek, eta, aurreko urteetan bezala, Zientzietako azterketa frantsesez soilik zuzendua izanen da. Eta atzo bertan, azterketak osotasunean euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko, Seaskako kideek ekimen ausarta abiatu zuten: azterketak zuzentzen diren Donapaleuko zentroa okupatu zuten. Bertan egoteko asmoa dute, bihar herrian eginen den manifestaziora arte.