24 AOûT 2021 JOPUNTUA Hilekoa, betikoa Maider Eizmendi Kazetaria Lehen Mundu Gerraren ostean merkaturatu zen emakumeentzat erabili eta botatzeko lehen konpresa higienikoa. Antza, gerran egur pastaz egindako materiala baliatzen zuten loturak egiteko eta, behin hura amaituta, material haren soberakinei probetxu ateratzeko beharrak bultzatu zuen emakumeei bideratutako produktu haiek sortzera. Merkatua zabala oso izan arren, zailtasunik handiena salmentari lotuta agertu zen, izan ere, nola saldu behar zituzten hilekoa bera aipatzerik ez bazegoen? Hilekoa tabua izan da eta mito eta sinesmen asko egituratu dira haren inguruan. «Emakume pozoitsuaren» ideia elikatzeko baliabidea izan da eta denbora askoan emakumeen bizitza soziala mugatzeko bitartekoa. Orain ehun urte izandako zailtasun eta buruhausteak irakurtzeak grazia egiten badu ere, zer pentsa eragiten du oraindik ere hilekoaren inguruan hitz egiteko ditugun erreparoak eta sortzen duen asaldura. 2016ko Olinpiar Jokoetan Fu Yuanhui igerilari txinatarra lasterketa amaitu eta hilekoak sortutako ondoezaz mintzatu zen estaldurarik gabe; bere hitzek mundu mailako oihartzuna lortu zuten eta adierazpenak aurretik eginak zituen meritu guztien gainetik jarri ziren. Egun, bere izena sarean bilatuz gero, orduan egindako hitzak lehenetsita agertzen dira. Gutxi eta kasu askotan gaizki hitz egin da hilekoaz eta, noski, covid-19aren testuingurua ere ez da salbuespena izan. Azken asteetan, modu apalean bada ere, birusari aurre egiteko txertoak hilekoan eragin ziela jakinarazi zuten sarean hainbat emakumek eta haiei beste hainbat batu zaizkie gero: min eta jario handiagoa, gorabeherak iraupen eta erregulartasunean… Bai, eta? Albo ondorio gisa ere ez da sartu txertoaren ohartarazpenetan eta ikerketa gutxi batzuk baino ez dute jarri fokua ikergai horretan. Zaharrak berri, beraz. Osasunari lotutako ikerketek gizonak jarri ohi dituzte erdigunean; araua maskulinoa da, eta horrek zaildu egiten du osasunaren ikerketan genero perspektiba behar bezala garatu eta txertatzea. Eta ez da huskeria; begirada aldaketa horrek lagunduko luke, izan ere, emakumeak ikerketa medikuetan objektu eta subjektu izan daitezen eta haien osasun eskubideak modu eraginkorrean errespeta daitezen. Las investigaciones relacionadas con la salud suelen poner a los hombres en el centro; la norma es masculina, lo que dificulta desarrollar adecuadamente la perspectiva de g��nero en la investigaci��n de la salud y... Y no es una frivolidad