12 SEPT. 2021 KLIK Asto esnezko xaboia, erabateko arrakasta Jordanian «Asto esnea nire gorputzean? Ezta erotuta ere!», zioten Jordanian osagai horrekin egindako xaboiak saltzen hasi zirenean. Baina urte batera Salma al Zohbi-ren familia enpresak bere abentura hasi zuen 12 asto emerekin. Denboraldi batez xaboia doan banatzeko ideia izan zuten, eta ongi funtzionatu zuen. Eskaerek gora egin zuten, hilean 4.500era iritsi arte. Dirudienez, produktu natural honek azaleko zelulak berritu eta ekzemak sendatzen laguntzen du. Argazkia: AFP PHOTO