24 SEPT. 2021 BEGIRADA Langile borroka, postaletako hirian Atzo, langileen bi mobilizaziok topo egin zuten Zinemaldia hartzen duen Kursaalen aurrean; hala, postaletako hiriaren irudia errealitatera ekarri zuten. Ertzainen begiradapean, 251 egun greban bete dituzten zahar-egoitzetako langileek eta lanpostu murrizketen kontra borrokan diharduten udal langileek elkarri txalo egin zioten, elkartasun keinu ederrean.