24 AVR. 2022 Frantziar presidentetzarako bozak: Bigarren itzulia Boto asmoak egikaritzeko eguna Presidentetzarako bigarren itzulia eginen da gaur Frantziar Estatuan. Azkeneko inkestek abantaila handia ematen diote Emmanuel Macroni. Ondoko hauteskunde legegileei begira jarri diren ezkerreko boto emaileek nola eginen dioten harresi Le Peni ikusteke dago. Maite UBIRIA BEAUMONT BAIONA Bi itzulien arteko kanpaina ostiralean amaitu ondotik boto asmoak egikaritzeko eguna da gaurkoa. Frantziar Presidentetzerako bozen azkeneko saioari begira indar harremana bere alde du Emmanuel Macronek. Lehen itzuliaren bezperan bera eta Marine Le Pen arteko batezbestekoak hertsiagoak izan ziren arren, apirilaren 10ean lortu zuen abantailak (%27,84) Macronen posizioa sendotu du. Egiari zor, lehen itzulian ez bezala, izerdia bota zuen bigarren itzulirako kanpainan Macronek. Egunero karrikara jo zuen, frantziar herritarrekiko hurbiltasuna erakusi nahian. Duela bost urte bezala agintari liberalak aurkari izanen duen eskuin-muturreko ordezkariak inoizko emaitzarik onenak lortu zituen apirilaren 10ean botoen %23,15 bilduz. Iragan asteazkenean telebista aurrean eginiko eztabaidan, Macronek sendotasun handiagoa erakutsi zuen arren, Marine Le Penek bere aldeko botoa normalizatzera jokatu zuen. Edonola ere, eta «errepublikar frontean» aspalditik arrakalak agertu zirela onartuta ere, boto erreserba begiratuta haizea bere alde du jarduneko presidenteak gaur bigarren agintaldirako txartela eskuratzeko. Bi hautagiak oso bestelako sostengu mailarekin heldu baitira bigarren itzulira. Apirilaren 10ean porrota handia pairatu zuen Anne Hidalgo hautagai sozialista izan zen lehena Macronen aldeko bozka eskatzeko orduan. Fabien Roussel Alderdi Komunistako hautagaiak ere, eskuin muturraren porrota bermatze aldera, «eskura dugun paper bakarra» erabiltzeko deia luzatu zuen. Ildo beretik, Yannick Jadot ekologistak ostegunean “Le Monde” egunkarian argitaraturiko adierazpenaren bidez harturiko hautua berretsi zuen. «Zalantza izpirik gabe, anbiguotasunik gabe, argitasunez» bozkatuko zuela Macronen alde iragarri zuen. Les Republicains alderdiko hautagaiak ere jipoi handia hartu zuen lehenengo itzulian. Alderdi eskuindarraren barruan izan zitezkeen iritzi ezberdintasunen gainetik, Macronen aldeko papera baliatuko zuela behin betiko bozketan iragarri zuen Valerie Pecressek. Ipar Euskal Herria barne den Pirinio Atlantikoen departamenduan bere aitzinetik pasatu zen Jean Lassalle hautagaiak bere bozkatzaileekiko duen konfidantza goraipatu zuen bigarren itzuliari begira boto aholkurik ez emateko aukera azaltzeko. Boto zuria «Le Pen andreari boto bakar bat ere ez» leloari eutsi zion Estatuan lehen itzulian hirugarren eta Ipar Euskal Herrian bigarren heldu zen Jean-Luc Melenchonek. Bere alderdiak eginiko barne bozketan boto zuria emateko aukera izan zen sostengu handien jaso zuen aukera. Eskuin muturra blokeatzeko deia partekatu zuen Philippe Poutou hautagai antikapitalistak. Lutte Ouvriereko hautagaiak, Nathalie Arthaudek, ordez, ez Le Pen ez Macron ez babesteko deia zabaldu zuen. Aitortu gabeko bozaren efektuaren zain, Le Penek bi sostengu berri jaso ditu soilik bi itzulien artean. Kanpainan arerio nagusi izan duen Eric Zemmourrek eta Nicolas Dupont-Aignanek ere bere alde botoa emateko deia zabaldu dute. EH Bai apela a no votar a Le Pen y PNB avala a Macron Aunque en la primera vuelta no dio ninguna consigna de voto, conocidos los resultados, Euskal Herria Bai planteó una consulta a sus afiliados para decidir la posición con vistas a la votación de hoy. En consonancia con la opción que recibió mayor respaldo entre sus simpatizantes, una de las portavoces habituales de la formación, Anita Lopepe, ratificaba antes los centenares de simpatizantes de la formación de izquierda y abertzale que acudieron al Aberri Eguna el pasado día 17 en Azkaine, el llamamiento a que «no vaya ni un solo voto para la candidata de la ultraderecha». Al mismo tiempo, EH Bai emplazaba al próximo jefe del Estado a respetar la agenda política vasca, con alusiones a la situación de los presos, al euskara o a la evolución institucional. Por su parte, el Ipar Buru Batzar de EAJ-PNB difundía una nota en la que, tras señalar que Emmanuel Macron es «el mal menor» apelaba a depositar hoy la papeleta del dirigente liberal, no sin hacer constar la demanda de que el Elíseo atienda las reivindicaciones vascas. M.U.B. RECORDATORIOEn la segunda vuelta de las elecciones de 2017 la participación fue dos puntos más alta en Iparralde que en el Hexágeno. En cuanto al voto en blanco/nulo, fue del 13,32%. La evolución de estas dos variables será uno de los puntos de atención de la noche electoral de hoy.