08 MAI 2022 KLIK Antiabortisten prozesioa geldiarazi du Donostiak “Rezar no es delito” plataformak Donostian deitua zuen prozesioa, haurdunaldia eteteko zerbitzu publikoa eskaintzen duen Askabide klinikaraino, debekatu egin zuen Ertzaintzak ibilbidea hasi baino pixka bat lehenago. Talde feministek eskatu zuten abortatzera doazen emakumeak jazartzea debekatzen duen lege berria aplikatzeko. Era berean, ehunka herritar ere gerturatu ziren klinikaraino, emakumeei zein bertako langileei babesa ematera. Argazkia: Andoni CANELLADA | FOKU