09 MAI 2022 39. HERRI URR Tanta euskaltzalez betetako aintzirak gainezka egin du Euskal Herriko zazpi herrialdeen izenekin bataiatu zituzten Herri Urratseko gune desberdinak, lakua erdigunean kokatuz, guztiak batzen dituen bihotz erraldoia balitz bezala. Euskararen alde egiteko nahiak eta festarako grinak Senpere jendez bete zuen atzokoan beste behin ere, festaren arrakastaren erakusle argi.