22 MAI 2022 KLIK Josu Goiak hasitako tailla auzolanean amaitu dute Josu Goia ezker abertzaleko kide ezagun eta artista polifazetikoak, egunkari honen sortzaileak, aunitz maite zuen Bera, eta ikaragarri egin zuen herriaren alde. Bertako eta Euskal Herriko sinbologiaz betetako haritz egurrezko tailla ederra ere bere ideia izan zen. Sei hilabete inguru behar izan du lagun talde batek duela 30 urte hasi eta bukatu gabe gelditu zen artelan handia amaitzeko. Sortzaileak aukeratutako lekuan dago orain, herriko etxeko arkupeetan, herritarren gozagarri eta bere omenez. Lagun ugari bildu zen atzo, inaugurazio ekitaldi hunkigarrian. Argazkia: Andoni CANELLADA / FOKU