20 JUIL. 2022 BEGIRADA Marokok migrazioa kriminalizatzen du Antonio SEMPERE EUROPA PRESS Marokoko epaitegi batek 11 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien atzo ekainaren 24an Melillan sartzen saiatzen ari zirela atxilotutako 33 migratzaileri. Beste 2.000 lagunekin batera egin zuten saiakera, eta gertatu zena oso ezaguna da zoritxarrez, Marokoko Jendarmeriak eta Espainiako Poliziak elkarrekin egindako operazioaren ondorioz 23 lagun hil baitziren gutxienez. Marokok ez die bide segururik eskaintzen etorkinei, ez du errefuxiatu estatutua errespetatzen eta migratzaileak kriminalizatzen ditu. Hori omen giza eskubideen alde egotea.