20 AOûT 2022 KLIK Jolasak, metatutako ajeari aurre egiteko Atzera kontaketa amaitu eta hasi dira korrika lehorrean ere erdi balantzaka ibiltzen diren Donostiako Piratak. Lokotxak biltzea ez da batere originala, beraz, askoz hobe ibilbidean edalontziak jarri eta bertan dena jatea ala edatea, izan garagardoa, ogia, txupitoa, jogurta ala beste edozer, Aste Nagusiko aurreko egunetan metatutako ajeari aurre egiteko. Piratek antolatutako kuadrillen arteko jolasetan ahal beste saiatu ziren parte hartzaileak atzo arratsaldean. Mozorroak, dantzak, ur jolasak... denetarik egitera ausartzen dira Donostiako Piratak. Jon URBE | FOKU