31 AOûT 2022 BEGIRADA Lehortea Thomas COEX AFP Lehortearen ondorioz, espainiar Estatuko ingurune batzuetan ibaien eta urtegien maila bereziki baxua da eta, ondorioz, urpean egoten direnak agerian gelditzen ari dira. Katalunian, Sau urtegian XI. mendeko Sant Roma eliza ia osorik ageri da, eta Extremaduran, Valdecañasko urtegian uren azpian egoten den multzo megalitikoa ikus daiteke. Biek bertokoak zein turistak erakartzen dituzte, baina azken urteotako lehorte larrienaren ondorio dira. Irudian, Guadiana ibaiaren ubidea, Villarta de los Montes inguruan (Extremadura).