05 SEPT. 2022 BEGIRADA Lehentasunak garbi gera daitezela EUSKARAREN ALDEKO AUZOLANA Abuztuaren 9ko ekintzari segida emanez, Euskararen Aldeko Auzolana herri ekimenak Donibane Garaziko herriko seinaleen ordena aldatu du berriz euskal izendapenari lehentasuna emanez. Era berean, elkarretaratzea deitu du irailaren 8rako, herrian bertan Lakuako Gobernuak, Euskal Elkargoak eta Donibane Garaziko Herriko Etxeak antolatzen duten Euskal Diasporaren Egunean, «euskarari lehentasuna ematen ez dioten» erakundeen ardura salatzeko. Politika ausartak behar dira euskarak bizi duen egoerari aurre egiteko.