05 SEPT. 2022 KLIK Zarautz, giro ederrean Euskal Astea ospatzen Aurreko bi urteetan behar bezala ospatu ezinik geratu ostean, gogotsu ari dira zarauztarrak Euskal Asteaz gozatzen. Atzo, eguraldi paregabearekin, Haurren Eguna ospatu zen eta goiz partean irudian ikus daitekeen dantzari gazteen topaketa izan zen ekitaldi nagusia. Arratsaldean jaia Iñurritza aldera lekualdatu zen, erraldoien laguntzarekin, eta bertan puzgarrietan majo gozatu zuten txikienek. Eta egun handia ostiralean iritsiko da. Euskal Autonomia Erkidegoan jaieguna dela kontuan izanda, jendetza espero da eta ziur pandemia aurreko giroa berreskuratuko dela. Idoia ZABALETA | FOKU