06 SEPT. 2022 KLIK Antzarari helduta altxatu dira lekeitiarrak Antzararen lepoa besapera kiribildu eta eutsi, gora nahiz ur azpira, ia nork egingo altxada gehien, burua nork lortuko. Eta parte-hartzaileak nola, altxatu dira lekeitiar guztiak, pandemiak bi urtez ilundutako festen bueltarekin. Sanantolin jaietako Antzar Egunean animaliarik erabili ez den lehenengo urtea izan da hau, 2014tik antzara edo polimerozko panpina -Antzartek izenekoa- aukeran izan baitute parte-hartzaileek. Erabakiak ez du, gainera, parte-hartzea mugatu: alderantziz, 101 potin lehiatu ziren atzo, sekula baino gehiago. Aritz LOIOLA | FOKU