21 SEPT. 2022 BEGIRADA Gerrikoa estutu, gastu militarra areagotzeko Guillaume FAUVEAU Estatuek mendeko herriak asimilatzeko eskura dituzten tresnak erabiltzen dituzte eta norbaiti Ukrainako gerra testuinguru egokia iruditu zaio Armada frantsesean izena emateko kanpaina egiteko. Ideiak ez du soilik Ipar Euskal Herriko abertzaleekin talka egingo: AEBen ildotik aldentzeko ezgai, eta krisi ekonomiko latzaren atarian, NATOren parte diren estatuek gastu militarra areagotzea iragarri dute. EBko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutelako amaituko da «oparotasunaren garaia». Irudian, kanpainako kartela Baionako autobus geltoki batean.