GARA Euskal Herriko egunkaria

Aulestin basoan lanean ari zen 60 urteko behargin bat zendu da


60 urteko langile bat hil zen atzo Aulestin, Urriola auzoan hain zuzen ere, basoan lanean ari zela istripu bat gertatu ostean. Dagoeneko 60 dira aurten Euskal Herrian gertatu diren lan heriotzak.

Lakuako Barne Sailak jakinarazi zuenaren arabera, ezbeharra 15.40 aldera gertatu zen. Osasun arloko langileak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. Langilearen gorpua helikopteroz eraman zuten, lehenik Aulestiko heliportura eta handik Bilboko hilerrira, bertan autopsia egin ziezaioten.

Azkenengo hiru egunetan gertatzen den hirugarren lan heriotza da. Igandean 42 urteko langile bat hil zen Nafarroako Muniain herrian, orein batek eraso eginda, eta astelehenean jakin zen hortik gertu, Alloko paper-fabrikan, beste langile batek galdu zuela bizia, bihotzekoak jota.